XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina beren jatorri eta ezaugarriek, oso izaera ezberdineko mugimenduak direla erakusten digute.

Horrela, euskal kulturarekiko eta bestelako kultura popularrekiko lotura ezberdinak dituzten gertaera biak arlo bakar batean aurkitu ahal izateak, gure azterketa errazten du.

Aldi berean, euskal kultura eta bestelako kultur agerpenen arteko gurutzaketak mihatzeko aukera ere eskaintzen digu arlo honen azterketak.

Azkenik, arlo definitua azken hiru hamarkadetako musikagintza eta nolabait dokumentaturik dagoen arloa izatea ere, bera eta ez beste batzuk aukeratu izanaren arrazoien artean daude.

Lanaren ondorio nagusietan, ordea, honelako arlo baten azterketaren emaitzek asmo orokortzaile baterako izan ditzakeen mugak aipatuko dira.

4.1.- 1960-1980: Euskal kulturaren berpizkundea musikagintzan: Euskal Kantagintza Berria

Euskal Kantagintza Berria, 1960ko hamarkadaren hastapenetan hasi, eta 1980 ingurura arte musika molde berrien agerpenak hura zaharrarazi zuen arte alegia, euskarazko kantagintzan garatu zen mugimenduari deitu ohi zaio.

JAKIN aldizkariak 1977.ean argitaraturiko 4. aleak Euskal Kanta Berria izenburua darama, eta bertan idazten duten sei artikulugileek, ñabardurarik gabe onartzen dute termino hau. 1 JAKIN (1977): Euskal Kanta Berria. Jakin 4. zkia. Arantzazu, 1977.eko Urria-Abendua.

Geroxeago, Pako Aristik Euskal Kantagintza Berria izeneko liburua ere plazaratua du. 2 ARISTI, P. (1985) Euskal Kantagintza Berria. 1961-1985. Erein, Donostia..

Beraz, mugimendu edo gertaera hau nahiko definitu eta mugatua delakoan abiatzen gara atal honetan.

1961.ean bere lehenengo diska txikia plazaratu zuen Michel Labegueriek.

Euskal Kantagintza Berriaren lehenengo diska hain zuzen.

Musika arloan, aldaketa garaiak izan ziren orduko haiek, Euskal Herrian ezezik baita Estatu Espainol eta Frantsesean eta are Mendebaldeko herrialdeetan ere.

Bigarren Mundu-Gerraren ondoren herrialde kapitalista aurreratuenek izan zuten hedapen ekonomikoak (...)